

Parte hartzaileak

Saioak

Helburua
Gonbidapena jaso duzu. Eta orain, zer?
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena jaso baduzu, hemen azalduko dizugu zer egin behar duzun, nola hautatuko diren parte-hartzaileak eta nola garatuko den prozesua.
Zozketa bidez hautatuak
2027ko urtarriletik martxora
Joan-etorriak eta otorduak barne

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAGarrantzitsua
2026/11/30Online formularioa bidez edo telefonoz (629 031 252)
GONBIDAPENETIK GOMENDIOETARA
Zure parte-hartzea, urratsez urrats
Prozesu osoa, urratsez urrats eta berme instituzional guztiekin
- 01Gonbidapena jaso duzu Lehen zozketa
Euskal Estatistika Erakundearekin (Eustat) lankidetzan egindako zozketa baten bidez hautatu zaituzte gonbidapen hau jasotzeko.
Horrek esan nahi du Herritarren Batzarrean parte hartzeko aukera duzula, baina oraindik ez zarela bertako kide. Parte hartu nahi baduzu, hurrengo urratsa izena ematea da.
- 02Eman izena 2026ko azaroaren 30era arte
Parte hartu nahi baduzu, bete webgune honetan eskuragarri dagoen izena emateko formularioa.
Horretarako, gonbidapenaren gutun-azalean agertzen diren izena, abizenak eta kode pertsonala beharko dituzu.
Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, deitu 629 031 252 telefono-zenbakira, 09:00etatik 18:00etara.
- 03Bigarren zozketa: 32 herritarren hautaketa32 batzarkide
Izena eman duten pertsonen artean bigarren zozketa bat egingo da, Herritarren Batzarra osatuko duten 32 pertsonak hautatzeko.
Hautatzen bazaituzte, zuzenean jakinaraziko dizugu.
- 04Parte hartu Herritarren Batzarrean 5 lan-saio · 2027
Hautatutako pertsonetako bat bazara, Barakaldoko BECen egingo diren bost lan-saiotan parte hartuko duzu.
Saioetan informazioa jasoko duzu, hainbat ikuspegi ezagutuko dituzu eta Euskadiren etorkizun energetikoari buruz eztabaidatuko duzu gainerako parte-hartzaileekin.
Ez duzu aldez aurreko ezagutzarik behar, eta ez duzu jendaurrean hitz egin beharko nahi ez baduzu.
5 LAN-SAIO · BEC (BILBAO EXHIBITION CENTRE), BARAKALDO- 1. Saioa: Urtarrilak 16
09:30 – 18:30
- 2. Saioa: Urtarrilak 30
09:30 – 18:30
- 3. Saioa: Otsailak 13
09:30 – 18:30
- 4. Saioa: Otsailak 27
09:30 – 18:30
- 5. Saioa: Martxoak 13
09:30 – 18:30
- 1. Saioa: Urtarrilak 16
- 05Zure ekarpenak garrantzia izango duEusko Jaurlaritzaren erantzuna
Herritarren Batzarrean, gainerako parte-hartzaileekin batera, honako gai hauei buruz eztabaidatuko duzu: kontsumitzen dugun elektrizitatearen zer zati ekoitzi beharko litzatekeen Euskadin energia berriztagarriak baliatuz, zer eremuri eman beharko litzaiekeen lehentasuna instalazioak kokatzeko eta zer irizpide hartu beharko liratekeen kontuan erabakiak hartzeko.
Prozesuaren amaieran, proposamenak landu eta gomendioak adostuko dituzue.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak gomendioei erantzun publikoa eta idatzizkoa emango die, eta energia-plangintzaren esparruan aztertuko dira.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Parte hartu aurretik, jakin beharrekoa

Nork har dezake parte?
Izena eman dezakezu gonbidapena jaso baduzu, 18 urtetik gorakoa bazara eta hauteskunde bidezko kargu politikorik ez baduzu.
- 18+ urte
- Euskadin erroldatua

Zer konpromiso hartuko duzu?
Hautatutako pertsonetako bat bazara, bost lan-saioetan parte hartzeko konpromisoa hartu beharko duzu. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.
- 5 larunbat
- BEC Barakaldo

Zer jasoko duzu?
Saio guztietan modu aktiboan parte hartzeagatik, 500 euroko ordainsaria jasoko duzu. Gainera, joan-etorrien eta otorduen gastuak ordainduko dira, baita zure ardurapean pertsonak badituzu haien zaintza bermatzeko gastuak ere. Azkenik, parte-hartzearen ziurtagiria jasoko duzu.
- 500 € konpentsazioa
- Gastuak estalita
PARTE HARTU ORAIN
Prest zaude parte hartzeko?
Eman izena 2026ko azaroaren 30era arte.
Bete webgune honetan eskuragarri dagoen izena emateko formularioa. Gogoratu gonbidapenaren gutun-azalean agertzen diren izena, abizenak eta kode pertsonala beharko dituzula.
Zalantzarik baduzu? Arreta zuzena:
629 031 252Ordutegia: 09:00etatik 18:00etara
Prozesu osoa, argi eta erraz
Herritarren Batzarraren urrats guztiak eskura
Herritarren Batzarra
Batzarra Euskadiko energia-trantsizioari eta klima-aldaketari buruz hausnartu, eztabaidatu eta proposamenak egiteko herritarren prozesua da.
SartuProzesua eta faseak
Ezagutu prozesuaren faseak, galderak, lan-saioak eta deliberazioaren etapa guztiak modu argi eta errazean.
SartuLan-Baliabideak
Herritarren Batzarra hasten denean irakurri ahal izango da edukin hau.
Gomendioak eta argibideak
Herritarren Batzarraren prozesua amaitzen denean irakurri ahal izango da edukin hau.
Albisteak
Herritarren Batzarra hasten denean irakurri ahal izango da edukin hau.
Informazio gehiago
Herritarren Batzarra hasten denean irakurri ahal izango da edukin hau.

