

Parte hartzaileak

Saioak

Helburua
Kontzeptua eta oinarria
Zer da Herritarren Batzarra?
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Herritarren Batzarra (TEKA Herritarren Batzarra) Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sustatutako partaidetza-prozesu bat da, Euskadiren etorkizun energetikoari buruzko eztabaidan herritarren ahotsa txertatzeko.
Elkarlaneko gobernantzaren proiektu pilotu honen bidez, herritarrek trantsizio energetikoari buruzko informazioa jasotzeko, gogoeta egiteko, iritziak trukatzeko eta gomendioak adosteko aukera izango dute.
Ekimenaren helburua herritarren esperientziak eta ikuspegiak kontuan hartuko dituen eztabaida sustatzea da, Euskadiren etorkizun energetikoari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.
Euskadin lehen aldiz abian jarritako gobernantza-eredu irekia, herritarren iritzi informatua erakunde publikoetara hurbiltzeko.
Arrazoiak eta testuingurua
Zergatik antolatu da Batzarra?
Energia-autonomian aurrera egitea erronka estrategikoa da Europarentzat eta Euskadirentzat, eta energia berriztagarrien ekoizpena handitzea funtsezkoa da kanpoko energiarekiko mendekotasuna murrizteko.
Hala ere, trantsizio energetikoak gizarte osoari eragiten dio. Horregatik, garrantzitsua da herritarrei entzutea eta eztabaidan ikuspegi desberdinak txertatzea, etorkizun energetikoari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.
Herritarren Batzarra erronka horri heltzeko gune gisa planteatu da, elkarrizketa, hausnarketa eta partaidetza oinarri hartuta.
Mendekotasuna murriztea
Etorkizun ekonomiko sendoa
Bidezko trantsizioa guztiontzat
Eztabaidagai nagusiak
Zein da Batzarraren helburua?
Batzarraren helburu nagusia Euskadin energia berriztagarrien garapenari buruzko proposamenak eta gomendioak adostea da. Horretarako, funtsezko hainbat galdera izango dira eztabaidagai: kontsumitzen dugun elektrizitatearen zer zati ekoitzi beharko litzatekeen Euskadin energia berriztagarriak baliatuz, zer eremuri eman beharko litzaiekeen lehentasuna instalazioak kokatzeko eta zer irizpide hartu beharko liratekeen kontuan erabakiak hartzeko.
Gai horiei heltzeko, parte-hartzaileek informazio espezializatua jasoko dute, hainbat ikuspegi ezagutuko dituzte eta elkarrekin eztabaidatuko dute.
Prozesuaren amaieran, gomendioak adostuko dituzte, eta Euskadiko energia-plangintzaren esparruan aztertuko dira.
1. Galdera nagusia
Zenbat elektrizitate berriztagarri ekoitzi behar dugu Euskadin?Behar energetikoen, sortze-ahalmenaren eta auto-hornikuntzaren dimentsioa aztertzeko ardatza.
2. Galdera nagusia
Non kokatu behar dira instalazio berriak?Lurraldearen antolamendua, eragina, oreka geografikoa eta ingurumen-babesa bateratzeko irizpideak.
Galdera horiei erantzuteko, parte-hartzaileek informazioa jasoko dute, ikuspegi desberdinak ezagutuko dituzte eta elkarrekin eztabaidatuko dute. Prozesuaren amaieran, Euskadiko energia-plangintzan aztertzeko gomendioak adostuko dituzte.
Osaera eta zozketa
Nork osatuko du Batzarra?
HERRITAR
Hautaketa-prozesuaren helburua da herritarren askotariko ikuspegiak eta esperientziak batzarrean biltzea, eztabaida aberasteko.
TEKA Herritarren Batzarra zozketa bidez hautatutako 32 boluntariok osatuko dute, euskal gizartearen aniztasuna islatuko duen talde bat eratuz.
Ez da beharrezkoa trantsizio energetikoari edo klima-aldaketari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea. Garrantzitsuena norberaren iritzia eta esperientzia partekatzea, beste ikuspegi batzuk entzutea eta elkarrizketan parte hartzea da.
- ✓ Adin-tarte anitzak
- ✓ Genero paritatea
- ✓ Lurralde oreka (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa)
- ✓ Aurretiazko ezagutzarik gabe
ERAGINA ETA EMAITZAK
Zer gertatuko da Batzarraren gomendioekin?
Batzarra amaitzean, parte-hartzaileek adostutako gomendioak Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari helaraziko zaizkio.
Eusko Jaurlaritzak gomendioei erantzun publikoa eta idatzizkoa emango die, eta energia-plangintzaren esparruan aztertuko dira.
Horrela, Herritarren Batzarrak herritarren ekarpenak Euskadiren etorkizun energetikoari buruzko eztabaidan txertatzeko bidea eskainiko du.
Adostasunez idatzitako txostena aurkeztea
Idatzizko erantzun publikoa eta arrazoitua
Estrategia publikoetan proposamenak aztertzea
Prozesu osoa, argi eta erraz
Herritarren Batzarraren urrats guztiak eskura
Herritarren Batzarra
Batzarra Euskadiko energia-trantsizioari eta klima-aldaketari buruz hausnartu, eztabaidatu eta proposamenak egiteko herritarren prozesua da.
SartuProzesua eta faseak
Ezagutu prozesuaren faseak, galderak, lan-saioak eta deliberazioaren etapa guztiak modu argi eta errazean.
SartuLan-Baliabideak
Herritarren Batzarra hasten denean irakurri ahal izango da edukin hau.
Gomendioak eta argibideak
Herritarren Batzarraren prozesua amaitzen denean irakurri ahal izango da edukin hau.
Albisteak
Herritarren Batzarra hasten denean irakurri ahal izango da edukin hau.
Informazio gehiago
Herritarren Batzarra hasten denean irakurri ahal izango da edukin hau.

