EU
Logotipo euskadi.eus

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa

Komunikazio hau bidaltzeko erabilitako datuak Eustatetik (Euskal Estatistika Erakundea) hartu dira, eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) tratatzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren kontura. Tratamenduaren helburua da Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoaren (TEKAEB) Klimaren Aldaketari biruzko Herritarren Batzarrean parte har dezazun proposatzea. Bulego hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako organoa da.

Bidalketa hori egiteko legitimazio-oinarria da interes publikoaren alde eta botere publikoen alde egindako jarduketa bat betetzea.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE, www.eve.eus) eta IHOBE-Ingurumen Jarduketarako Sozietateak (www.ihobe.eus) eskuratu ahal izango dituzte datuak, Herritarren Batzarraren administrazio-lanen kudeaketaren ardura duten erakundeak diren aldetik.

Datuak behar beste denboraz gordeko dira, helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, beren nortasuna behar bezala egiaztatuz, dpd@eve.eus(r)i zuzendutako eskaeraren bidez. Halaber, eskubidea izango dute erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren (https://www.avpd.eus/) edo beste kontrol-agintaritza eskudun baten aurrean.

Azken aldaketako data: